2024-10-31
Arimen gaua-Halloween ospatzeko Ondarroa BHIn bi ekintza antolatu ziren: alde batetik, ikasleen sarrera apaindu zen eta urriaren 31an harrera berezia egin zitzaien. Zorionak lan bikain honetan burubelarri aritu ziren Ainhoa Meabe, Asun Azpiazu, Ainhoa Guridi eta Jon Zubiaur irakasleei eta lagundu zuten guztiei.
Beste alde batetik, Halloween ate dotoreenaren lehiaketa ospatu zen. Bigarren edizio honetako emaitza ikusgarriak hemen dituzue. Denek irabazteko moduko ateak izan zituzten arren, formulario bidez emandako guraso, irakasle, batxilergoko eta lanbide heziketako boto gehien jaso zituzten taldeak DBH3DC eta Gela Egonkorrekoak izan ziren. Zorionak guztioi!!